(baleike.eus)
Zumaiako Balenciaga ontzioletan egindako azken itsasontziak –
Telmo izeneko zamaontziak– astelehenean utziko du Zumaia, eta Pasaiara joango da. Bertan egingo dizkiote azken lanak. 18:00ak aldera, itsasgorarekin bat eginik, utziko du portua. Hori dela-eta, Portu zuzendaritzak jakitera eman du astelehenean 16:00etatik aurrera ezingo dela kanalean nabigatu.