"Petrila tramankulu bat zen eta kentzea Biotopoaren antolamendu planean sartzen zen"

Baleike.Eus 2016ko urr. 14a, 10:00

'Game of Thronesen' errodajearen inguruko bilera irekian, Itzurunen kendutako petrilari buruz egin dituzte galdera gehien bertaratu diren herritarrek.

Ezkerretik, Jon Zulaika eta Andres Molina. (baleike.eus) Game of Thronesen errodajearen inguruko bilera irekia egin dute. Itzurunen kendutako petrilaren inguruan egin dituzte bertaratu diren herritarrek galdera gehien. Hainbeste urtetan egon den horma kendu izana ez zuten ulertzen eta eraisteak hondarraren mugimenduan zerikusirik izango duen ere galdetu dute. Foru Aldundiko Jon Zulaikak eta Kosta Zuzendaritzako Andres Molinak erantzun dute. Zulaikak gogoratu duenez, Aldundia Deba-Zumaia Biotopo babestuaren kudeatzailea da: "Babes maila handiena duen espazioa da eta, oinarrian, balio naturala duen guztia hartzen du kontutan, ez bestelakorik. Espazio horretan zerbait egitea eskatzen badute eta posible bada, baimena emango da, bestela ez. Badira atzera botatzen diren eskaerak". Games of Throneseko taldea Aldundiarekin harremanetan udan jarri zela gogoratu du: "Harrien erreplika batzuk egin nahi zituzten eta teknikari bat izan zen gainbegiratzen". Arazorik ez zela egon adierazi du. Ondoren beste eskaera batzuk egitea ere eskatu zutela esan du: "Leizezulo batera sartzea ura ateratzeko, hondarra mugitzea eta horma kentzea. Horma hori ez da naturala, ez dakigu noiz eta zertarako egin zen, lekukotasunaren hondakin bat besterik ez zen eta hobe zen kentzea". Esaldi horrek zalaparta eragin du bertaratutakoen artean. Irakurri albiste osoa Baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide