Udal elkarteak laguntzak emango dizkie enpresei, langabeak kontratatzeko

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 13a

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresek eskaerak urriaren 28ra arte egin ditzakete.

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdia egin du eskualdeko enpresek bertako langabeak kontrata ditzaten. Diruz lagunduko diren kontratuak gutxienez 3 edo 6 hilabetekoak izango dira, lanaldi osokoak edo gutxienez %50eko lanaldia dutenak. Zehazki, irailaren 1etik 2017ko maiatzaren 31ra bitartean egindako kontratuak lagunduko dituzte diruz. Beraz, diruz lagundutako kontratua 6 hilabetekoa baldin bada, 6 hilabete horiek aipatutako epealdiaren barruan egon behar dute. "Krisialdiaren gizarte ondoriorik larrienetako bat enpleguaren galera izan da. Azken hiru urteetan, ordea, enplegua sortu eta langabezia tasak behera egin du gure eskualdean, krisialdiaren aurreko urteetako tasetatik oraindik urrun ibili arren", adierazi dute UKUEtik. Hala ere, "gizatalde batzuk beste batzuk baino zailtasun handiagoak" dituzte lana lortzeko— emakumeek edo 45 urtetik gorakoek, esatareko—.  Horrekin batera, krisialdiak "eragin nabarmena" izan du enpresen lehiakortasunean eta "urte zailak igarotzen ari dira enpresa asko, merkatuaren eskakizunetara moldatzeko eta berritzeko ahaleginean". Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide