Seigarren urtea da irteera hau antolatzen duzula.
2011. urtean egin zen lehena eta harrezkero urtero egin da. Gehienetan udazkenean egin izan dugu, baina bakarren bat uztailean egin genuen. Alde handia dago; egunak luzeagoak dira, baina bero handia egiten du eta landaretza ere handiagoa da. Bestela irailetik azarora bitartean egin izan dugu urtero.
Eta nola sortu zitzaizun irteera hau egiteko ideia?
Batez ere liburuagatik.
Zumaia, izena eta izana liburuak Zumaiako mugei buruzko atala du. Zumaiak muga egiten du Itziar-Debarekin, muga egiten du Aizarnazabalekin, Zestoarekin eta Getariarekin. Muga horiek aztertzen aritu nintzen, toponimoak ere badaudelako. Konturatu nintzen aukera zegoela ibilbide bat egiteko, ez mugalerroen gainetik, baina bai bideetatik. Hasieran bi egunetan egitea pentsatu nuen, bi larunbatetan jarraian. Luzea da (32 kilometro inguru dira), baina egun batean egiteko aukera zegoela ikusita, halaxe atera zen. Lehenengo urtean jendea gustura atera zen, ni ere bai, eta ordutik urtero egin dugu.
Urtetik urtera mugarri gehiago aurkitzen dituzue. Zenbat mugarri dauden ba al dakizu?
Sistematikoki ez gara bilaka ibili. Pasa garen bakoitzan bila ibili gara eta noizean behin berriak aurkitu ditugu. Gaur egun 30 inguru ezagutzen ditugu, baina gehiago daudela seguru. Urtetik urtera gehiago azaltzen dira edo deskubritzen ditugu. Badaude aztertu ez ditugun parajeak, adibidez, Beduatik Ibañarrietara doana. Autopista egiterakoan lurrak mugitu zituzten eta ez dugu begiratu ere egin. Eta badaude beste lur batzuk ez ditugunak bereziki aztertu, Meagatik autopistara jaisten dena, adibidez.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen,
hemen.