II. Marino Lejarreta klasikoa jokatu zen igandean Ordizian, eta bertan hainbat txirrindulari profesional ohik hartu zuten parte. Omenaldientzat tartea ere izan zen, eta, besteak beste, Arritxu Iribar kirol kazetari zumaiarrak jaso zuen aitortza. Iribarrez gain, Neil Stephens txirrindulari ohiak eta Cafes Baquek jaso zuten omenaldia.