Lan arriskuen prebentziorako teknikari lanposturako deialdia zabalik dago

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 10a

Urola Kostako Udal Elkartea. (Hitza) Urola Kostako Udal Elkarteak 11 lanpostu betetzeko deialdia egin zuen 2016ko Enplegu Planaren barruan. Antza denez lana arriskuen prebentziorako teknikari lanposturako ez da inor aurkeztu, eta izena emateko epea zabaldu dute berriz ere. Interesatuek urriaren 21a arte izango dute deialdian izena emateko aukera. Informazio gehiago uroakosta.eus helbidean eskuratu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide