Ilara luzeak Game of Thronesen kastinerako

Baleike.Eus 2016ko urriaren 10a

Gero eta jende gehiago ari da biltzen Game of Thrones telesailerako egingo den kastineko ilaran.10:00etan hasiko dira hautaprobak Alondegian, baina, dagoeneko, ilara luzeak osatu dira. Alondegiko atetik Ardantzabideraino iritsi da jende multzoa 9:00etan. Argazkiak: baleike.eus Ikusi argazki gehiago Baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide