Bihar goizean Alondegian egingo dute 'Game of Thrones'-erako castinga

Baleike.Eus 2016ko urriaren 9a

20 eta 50 urte bitarteko gizonezkoak behar dituzte. 10:00etan hasiko da castinga Alondegian, eta 200 laguni soilik egingo diete proba.

Mod Expor Internacional casting etxeak gaur, igandea, eman du Game of Thrones telesailerako estrak eta figuranteak aukeratzeko castingaren berri. Bihar egingo da castinga, 10:00etatik aurrera, Alondegia kultur etxean.
Facebook bidez jakinarazi dutenez, 20 eta 50 urte bitarteko gizonezkoak behar dituzte. Ez dute adingaberik onartuko, eta gidoiaren nondik norakoak tarteko, emakumeek ere ezingo dute aurkeztu. Lehentasuna izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztenek:
  1. Egoera fisiko onean dauden gizonekoak, 1,78 eta 1,95 metro arteko altuera dutenak.
  2. Esperientzia militarra izatea baloratuko da.
  3. Herrikoa edota eskualdekoa izatea.
Gizonezko horiek, gainera, prest egon beharko dute bizarra hazten uzteko edo mozteko. Horrez gain, ez dituzte onartuko tatuajeak agerian dituzten gizonezkoak. Castingera galtza motzekin eta elastiko beso motzdunekin joateko eskatu dute, "zangoak eta besoak ikusteko". Hautagai guztiek NANa eta Gizarte Segurantza zenbakia eraman beharko dituzte. Gainera, aurkezten diren pertsonek prest egon beharko dute urriaren 21etik 30era Zumaian edo Bermeon errodatzeko. Hautatzen dituzten pertsona guztiek jantzi proba egin beharko dute grabazio egunak baino lehen.   Hautatuak diren guztiek jantzi frogan egon behako dute grabazio egunak baino lehen. Grabazio eguneko 54 euro jasoko dituzte estra eta figurante guztiek. Castingean jende askok parte hartuko duela uste dutenez, 200 laguni soilik egingo diete proba, Alondegira iritsi diren ordenaren arabera, eta, betiere, baldintza guztiak betetzen badituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide