Azken txanpara ari da iristen Nazareko (Portugal) Munduko Zirkuiturako puntuagarria den Bodyboard Txapelketa, eta Alex Urangak lehian jarraitzen du. Finalaurrekoetarako sailkatzeki Jeff Hubbard handiari irabazi beharko dio.
Txapelketako lehen unetik nagusitasunez menperatu ditu kanporaketa guztiak, eta aukera guztiekin iritsi da Uranga une erabakigarrira. Final-laurdenetarako sailkapena erabakitzeko azken bi txartelak soilik falta dira -Laverhnek oraindik ez du jokatu-, baina munduko txapeldunaren titulua irabazteko hautagaiak azken deman izango dira. Iain Campbell, Pierre Louis Costes, Jeff Hubbard eta Alex Uranga, laurak, puntuazio bikainekin sailkatu dira. Hubbardi eta Urangari elkarrekin lehiatzea egokitu zaie hil hala biziko kanporaketan; izan ere, huts egiten duena tituluaren lehiatik kanpo gera daiteke.
Nazareko olatu ikusgarrian jokatzen ari den txapelketako azken txanpa zuzenean jarrai daiteke Internet bidez.