Zumaiako XVII. Surf Txapelketa Herrikoia jokatuko da asteburuan Itzurun hondartzan. 53 surflarik eman dute izena parte hartzeko, horregatik txapelketa bi egunetan jokatzea erabaki dute antolatzaileek.
Bihar, larunbata, 08:00etan hasiko dituzte txapelketako lehen saioak. Goiz eta arratsaldez izango dira txandak. 13:00etan, ordea, gelditu egingo dira
Itzurun errespetatu lelopean antolatutako argazki jendetsuarekin bat egin eta parte hartzeko. Igandean, berriz, 13:00ak bitartean jokatuko dira surf lehiaketako finalak eta ondoren sariak banatuko dituzte. Egun horretan txapelketa jokatzen ari den bitartean parrilada antolatuko dute Zumaiako surf elkartekoek.