Itzurunen puskatu duten zatia (baleike.eus)
Game of Thrones telesaila grabatzeko prestaketak egiten ari dira Zumaiako Itzurun hondartzan; aste honetan bertan hasi dira lanean. Atzo,
Itzurunen harrizko petril bat puskatu zuten hondeamakina batekin, grabaziorako ekipoaren sarrera errazteko.
Horrek haserrea eragin du hainbat herritarren artean, eta biharko (larunbata)
Itzurun errespetatu lelo hartuta argazki handi baterako deia egin dute, tartean Zumaiako Surf Elkartekoek. 13:00etan bilduko dira Itzurun hondartzan bertan.
Gainera, asteburuan,
XVII. Surf Txapelketa Herrikoia ere jokatuko dute Itzurunen. Bihar hasiko dira lehiaketako lehen saioak, 08:00etan. 13:00etan, geldialdia, egingo dute Itzurun babesteko eskatuz argazkia ateratzeko. Igande goizean, berriz, finalak eta sari banaketa izango dituzte.