San Telmo azpira eramaten duten harriak txikitzen ari dira 'Game of Thrones'-en grabaketetarako

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 6a

Harriak txikitzen gaur goizean. (Baleike.eus) Hasi dira Itzuruneko hondartzan Game of Thrones telesailerako grabaketetarako prestaketak egiten. Azken egunetan gaztelua izango denaren almenak jarri dituzte. Gaur, berriz, San Telmo azpira eramaten dituzten harriak txikitzen hasi dira, hondeatzaileen bidez. Goizean hasi dituzte birrintze lanak eta horrek harridura sortu du bertaratu direnen artean. Baleike.eus-ek jakinarazi duenez, lanean ari zirenek "Foru Aldundiaren eta Espainiako ministerioko Kosta sailaren baimena dutela" adierazi dute. Baleikeren hitzetan, Zumaiako Udalak, berriz, "Costasen kontua" dela esan du, eta ez du erantzukizunik hartu.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide