'Game of Thrones'-en castingean parte hartzeko eskakizunak argitaratu dituzte

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 6a

Ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Adinez nagusi diren gizonezkoek har dezakete parte castingean, eta bertakoek lehentasuna izango dute.

Game of Thrones telesailerako lanak hasi dituzte Zumaian. Orain, castingaz arduratzen den ModExpoR internacional agentziak figurante lanetan aritzeko eskakizunak azaldu ditu, bere Facebook orrian.
  1. - Gizonezkoentzat bakarrik.
  2. - Adinez nagusiak diren gizonezkoentzat bakarrik.
  3. - Presentziala izango da.
  4. - Bertakoek, eskualdekoek edo probintzikoek izango dute lehentasuna.
  5. - Estra edo figurante lanak egiteko castinga da, ez aktoreentzako castinga.
  6. - Bertan bizi diren kanpotarrek eta Kanpotarren Identifikazio Zenbakia dutenek parte hartu ahal izango dute.
Azaldu dutenez, ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Deialdia asteburuan argitaratuko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide