‘Zapatila gorridun mutikoa’ izango da, gaur, Aita Mari aretoan

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 6a, 11:55

LH6 eta DBH1eko ikasleei zuzenduta dago, eta gizartean dagoen aniztasun sexualari buruz hitz egiten du.

Zapatila gorridun mutikoa antzezlana izango da, gaur, Aita Mari aretoan. Zumaiako ikastetxeetako LH6 eta DBH1eko ikasleei zuzenduta dago, eta Gehitu elkartearekin batera antolatu da. Antzezlanak erreferentzia egiten dio egungo gizartean dagoen aniztasun sexualari eta helburu du nerabeei aniztasun hori gizarterako aberasgarria dela erakustea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide