Kontzentrazioa egin dute Katalunian hil zen garraiolariaren heriotza salatzeko, Zumaian

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 5a

Dozenaka lagun elkartu dira Erribera kaleko magnolia aurrean. Hogei minutu inguruko isilunea egin dute 'Lan istripu gehiagorik ez! Prekaritatea hiltzailea' lema zeraman pankartaren atzean.

Gaurko kontzentrazioa. (Baleike.eus) Pasa den ostiralean, irailak 30, zumaiar garraiolari bat hil zen Roca del Vallesen (Bartzelona). Heriotza hori salatzeko, eta hildakoari eta haren senideei elkartasuna eta dolumina adierazteko kontzentrazioa egin dute, gaur, Zumaian. Erribera kaleko magnolioaren aurrean bildu dire dozenaka lagun, eta 'Lan istripu gehiagorik ez! Prekaritatea hiltzailea' lema zeraman pankartaren inguruan elkartu dira. ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatoek deitu dute kontzentrazioa, eta hogei bat minutuko isilunean egin dute bilkura. Zendutako garraiolariaren sendiak ere parte hartu du kontzentrazioan. Ekitaldiaren amaieran, HIRU sindikatuko komunikazio arduradun Jaione Ugalde hedabideengana zuzendu da esanez: "Lehenbizi gure doluminak eman nahi dizkiogu familiari. Bestalde, azpimarratu nahiko genuke askotan garraio istripuak zirkulazio istripu bezala jotzen direla, baina, egia da garraiolariok errepideetan egiten dugula lana eta, beraz, hau ere lan istripu bat dela. Azkenik gehiengo sindikaletik esan aspalditik gabiltzala prekarietatea nolabait bukatzeko lanean. Urte honetan 40 langile baino gehiago hil dira lan istripuetan eta nahikoa da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide