Lapurdiko Bidarte herrian nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresei zuzendutako azoka egiten dute. Eta Bidarteko Udala Urola Kostako Udal Elkartearekin harremanetan jarri da, Urola Kostako enpresei bertan parte hartzeko gonbida egiteko.
Azokak kontsumitzaile partikularren eta ekoizleen arteko harremana sustatzea du helburu eta salmenta zuzena egiten da bertan. Udal Elkartearen asmoa Urola Kostako enpresek azokan postu bat jartzea da. Dena dela, urriaren 14an Bidarteko Udaleko ordezkari batek ekimenaren inguruko azalpenak emango ditu, eta azokan interesa duten enpresekin bilduko da udal elkartearen egoitzan 12:00etan. Bilera 30 minutu ingurukoa izango da, eta bileran parte hartu nahi dutenek Urola Kostako Udal Elkartean bertan, 943 890808 telefono zenbakira deituta, edo
enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita eman dezakete izena.