Puzzlearen lehen pausoak osatzen hasi dira Itzurunen

Baleike.Eus 2016ko urriaren 4a

'Game of Thrones' telesailaren zenbait eszena grabatuko dira Itzurun hondartzan aste gutxi barru, eta dagoeneko hasi dira gaztelua izango denaren puzzlea osatzen.

Game of Thrones telesailaren zenbait eszena grabatuko dira Itzurun hondartzan aste gutxi barru, eta dagoeneko hasi dira gaztelua izango denaren puzzlea osatzen.
Atzo planoekin neurriak hartzen aritu ziren eta gaur, lehen orduan, Itzurungo kantina eta komunen gainean eraikiko den gazteluko lehen piezak jartzen aritu dira, almenak hain zuzen ere. Datozen egunotan eraikinaren beste piezak jarriko dituzte. Oraingoz, lanak nola doazen ikusteko aukera izango da, baina langileek esan dutenez, posible da egun gutxi barru Itzurungo sarbideak ixtea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide