(baleike.eus)
Aita Mariren heriotzaren 150. urteurrena da aurten, eta Kultura Sailaren eskaerari erantzunez, Distirak Itsasoa hartu zuen bere hirugarren erakusketa kolektiboaren gai bezala. Guztira 14 bazkideen 36 irudi jasotzen dira erakusketa horretan. "Gehienbat, gure inguruko, Zumaiako, Euskal Herriko eta Kantauri isurik argazkiak ekarri nahi izan ditugu, baina badaude Distirako kideek bisitatutako urrutiko itsasoen irudiak ere", azaldu dute antolatzaileek.
"Irudi hauekin ez gara itsasoaren edertasuna islatzera mugatu; gure ohituren indarra ere ezagutzera eman nahi izan dugu: olagarroaren arrantza, sareen eskuzko konponketa, kaxarranka, etab.", gaineratu dute. "Eta, nola ez, gure miresmena islatu nahi izan dugu irudi hauen bidez itsasoaren inguruko jende guztiari: arrantzale, batelero, surfista...".
Irakurri albiste osoa
baleike.eus webgunean.