Kontzentrazioa egingo dute bihar Zumaian, Katalunian hil zen garraiolariaren heriotza salatzeko

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 4a

Bihar, asteazkena, 12:00etan izango da Erribera kaleko magnolia aurrean, HIRU sindikatuak deituta.

Pasa den ostiralean, irailak 30, zumaiar garraiolari bat hil zen Roca del Vallesen (Bartzelona). Heriotza hori salatzeko, eta hildakoari eta haren senideei elkartasuna eta dolumina adierazteko kontzentrazioa deitu du HIRU sindikatuak. Bihar, hilak 5, izango da hitzordua Zumaian, 12:00etan, Erribera kaleko magnolia aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide