Kotxe klasikoen lilura

Baleike.Eus 2016ko urriaren 3a

"Aiii, nik halako bat nahi dut!", egin zuen oihua Erribera kaleko taberna baten aurrean zegoen neska batek dagoeneko urte batzuk zituen Porsche kotxe bat ikustean. Nahiz eta autoen industriak aurrerapauso itzelak eman dituen azken hamarkadetan, Zumaian elkartu ziren kotxe klasikoek argi utzi zuten lilura mantentzeko gai direla.
Gerraosteko Citroen dotoreak eta 1980. hamarkadako utilitarioak, New Yorkeko kaleetan ikusiko genitzakeen kotxe karrankariak eta Seat/Fiat Pandak, Vespak eta Eibarren egindako Lambrettak. Etxe eta mota ugaritako kotxeak elkartu ziren atzo herrian Ralenti Zumaia Classic Motor Elkarteak antolatutako II. topaketan. Batzuk 1940. hamarkadako auto klasikoei begira geratu ziren; besteak, gazteagoak, gogokoagoak zituzten kirolei lotutako kotxeak. "Gazteak ginenean halako kotxeak gustatzen zitzaizkigun", zioen batek Porsche bati begira. Ikusi albiste osoa eta argazki gehiago baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide