David Garciak eta Gema Hernandezek irabazi dute Zumaiako Zakila Bira

baleike.eus Aktualitatea. 2016ko urr. 2a, 11:31

300 lasterkarik hartu dute parte lasterketan

Atzo arratsaldean jokatu zen Zumaiako Zakila Bira lasterketa. David Garciak (1:05:57) bi minutu pasako aldea atera zion bigarren sailkatu Unai Arroyori (1:08:18); Gema Hernandezek (1:25:24) ere erraz irabazi zuen, elkarrekin helmugaratu ziren ondoren Oihana Ortizi eta Leire Lizarralde (1:30:03) ia bost minutuko abantaila aterata. Zumaiarren artean, Jonan Rodriguez (1:10:58) eta Sonia Albarez (1:34:10) izan ziren azkarrenak. Lasterketari ekin aurretik urteko kirolari onenen saria jaso zuten Iñigo Peñak eta Pulpo eskubaloi taldeko neskek. Peñak berak eman zion irteera probari. Atzokoan 300 korrikalari abiatu ziren Erribera kaletik, saltaka egiteko eguraldi aproposarekin. Parolaldera joan eta berriro Erribera kaletik pasa zirenerako –bigarren kilometroa– lasterketa buruan zen David Garcia, tartea irekita. Eta halaxe osatu zuen ibilbide osoa. Atzean, Unai Arroyok ondo eutsi zion bigarren postuari, eta hirugarren iazko irabazle Xabat Manzisidor  azpeitiarra izan zen, atzetik aurrera egindako lasterketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide