Xabier Euzkitze eta Amets Arzallus, gaur eguerdian Artadiko samieletan. (Gorka Zabaleta)
"Umeak ginela, uda partean Santiagoko hondartzara etortzen ginen eta, gero, igandero, Artadira igotzen ginen, bazkaltzera. Bartolok mahai luzea jartzen zigun hemen, akaziaren gerizpean", hasi da esplikatzen, jadanik itzalik ematen ez duen enbor moztuari begira. Pilotari esker ere izan du harremana auzoarekin, etxabetarren dinastia dela eta. Bertsotan ere, duela 25 urte egin zuen lehen aldiz samieletan. "Lazkao Txikirekin egin nuen kantuan orduan; bizirik ikusi nuen azken lekua ere hemen izan zen". 1992ko jaietan kantatu zuten elkarrekin azken aldiz; 1993ko apirilean hil zen Lazkao Txiki. Gero urte askoan Joxe Agirrerekin osatu zuen bikotea.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Baleike.eus-en.