Zumaiako Herri Eskola: "Mila esker Manolo!"

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 29a

Zumaiako Herri Eskolak ondorengo oharra bidali du Imanol Urbietaren heriotzaren harira.
"Zumaiako Herri Eskolak esker onik beroena eskaini nahi dio azken urteetan bidelagun izan den Imanol Urbietari. Eskolako komunitate osoaren bihotzetan betirako leku berezia irabazi du. Mila esker Manolo! Hona, iaz gure artean zelarik, Zumaiako herri Eskolako ikasleek eskeini zieten bertsoa: Udaberri taldea pozik datorkigu Zumaiako ikasleoi eguna alaituz. Eskusoin eta guzti Manolo artzai du alaitasun mezu bat guztioi zabalduz Kantatzen ez duenak Zorionik ez du (bis) (Doinua: Bizitza kantu bat da) Mila esker Manolo!" Imanol Urbieta Zumaiako Herri Eskolan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide