Gurasoekin bilera egingo du gaur Ludotekak

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 29a

Lehen batzarra 19:00etan izango da, euskaraz, eta 19:30ean bigarrena, gaztelaniaz. Bilerara haurrik gabe joateko eskatu dute ludotekakoek.

Datorren astean emango dio hasiera Zumaiako Ludotekak ikasturte berriari. Iaz ilara luzeak eta arazoak izan ziren izena emateko orduan, eta, halakorik berriro ez gertatzeko, eta haur guztiek aukera berdina izan dezaten, aurtengo sistema berria azaltzeko bilera egingo dute gaur Ludotekako arduradunek gurasoekin. Lehen batzarra 19:00etan izango da, euskaraz, eta 19:30ean bigarrena, gaztelaniaz. Bilerara haurrik gabe joateko eskatu dute ludotekakoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide