Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritar orori zabaldutako formazio saio bat antolatu du Kontsumobidek (Kontsumoaren Euskal Institutua) urriaren 4an, Alondegian (17:30ean). Doakoa da, baina izena eman behar da Brankan (943 86 22 00). Gai hauek landuko dituzte bertan: finantza-eragiketa motak, banku arloko kontzeptu edo terminoak; erabakiak arduraz hartzeko prozesua; kontsumitzaileen eskubideak eta betebeherrak finantza-zerbitzuei dagokienez; erreklamatzeko bideak.