Igandean, Bergaran Kilometroak ospatuko dituzte, eta Loiola Bidaiak enpresak autobusen zerbitzu berezia antolatu du. Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoititik igaroko da zerbitzua, eta joan etorriko txartela 6 euroan izango da.
Autobus txartelen erreserbak Loiola Bidaiaken Azkoitiko bulegoan (Ibaiondo kalea, 9 zbk.) edo Arroabeko Sansinenea Erreka industrialdeko Alekar gasolindegian egin daitezke. Loiola Bidaiakekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, deitu 943 852 212 telefonora.