Euskal Herriko Surf Txapelketa irabazi du Imanol Yeregik

Baleike.Eus 2016ko irailaren 26a

Euskal Zirkuituko bigarren proba irabazi zuen, eta dagoeneko liderra da alde handiarekin, lehen proba ere berak irabazi zuelako. Atzoko garaipenak sari bikoitza izan zuen, Sopelako proban, aldi berean, Euskal Herriko txapela egon baitzen jokoan.

[caption id="attachment_309902" align="aligncenter" width="300"]Garaipen handia lortu du Imanol Yeregik Sopelan. (Euskal Herriko Surf Federazioa ) Garaipen handia lortu du Imanol Yeregik Sopelan. (Euskal Herriko Surf Federazioa )[/caption] Asteburu bikaina izan da Zumaiako surflarientzat Sopelan. Larunbatean ZISKE hirugarren izan zen klub arteko Euskal Herriko Txapelketan, eta atzo Imanol Yeregi podiumeko goiko koskara igo zen. Izan ere, Sopelako probak balio bikoitza izan zuen, Euskal Zirkuituko bigarren proba izateaz gain, Euskal Herriko Txapelketa ere izan zelako. Larunbatean hasi zen lehiaketa senior mailako 64 surflarirekin. Atzo final-laurdenetatik hasi zen Yeregi, eta kanporaketa guztiak lehen postuan pasa zituen. Irakurri albiste osoa baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide