EAJ lehen indarra Zumaian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 25a

1.777 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak, eta EH Bildu izan bigarren alderdi bozkatuena

EAJk jaso ditu boto gehien Zumaian gaur, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Guztira, 1.777 herritarrek bozkatu dute alderdi jeltzalea. EH Bildu izan da bigarren alderdi bozkatuena, 1.674 botorekin. Elkarrekin Podemosek, hirugarren indarrak 591 boto jaso ditu; PSE-EEk, laugarrenak, 417 boto; PPk 104 boto eta Ciudadanos alderdiak 39 boto. Duela lau urte ere EAJ izan zen alderdi bozkatuena, eta bigarrengoa EH Bildu. Hona hemen 2012ko bozetako datuak: EAJ: 1.887 (%38,69) EH Bildu: 1.816 (%37,24) PSE-EE: 694 (%14,23) PP: 173 (%3,55) IU: 110 EB-B: 65 EB-AZ: 43 EQUO: 39 UPYD: 29 PUM+J: 10 Pacma: 9 UCE: 1?PH: 1

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide