Espainiako Txapelketa irabazi dute Agirrek eta Urangak Zumaiarentzat

Baleike.Eus 2016ko irailaren 24a

Kluben arteko Espainiako zesta punta Txapelketa irabazi dute gaur eguerdian Cosme Agirrek eta Unai Urangak, Madrilgo Complutensen Berriatuaren aurka jokatutako finalean.

Cosme Agirre eta Unai Uranga txapeldunak zuriz, eta aurrean Aitzol Etxabe koparekin. Inguruan, Enbil, Goikoetxea eta Lopez Zumaiako zesta puntako arduradun Aitzol Etxabek eman digu albistea Madrilgo finala amaitu bezain pronto: "Zumaia txapeldun!", partida "oso ona" jokatuta. Lehen jokoa oso lehiatua izan da, baina zumaiarrak 15-14 irabazteko gai izan dira; bigarrenean erosoago aritu dira, eta 15-10ekoarekin aukerarik gabe utzi dute Berriatuako bikotea. Hirugarren postura Gasteizen lortu du, Bartzelonako Vasconiari irabazita. Arratsaldean, Madrilgo pilotaleku berean jokatuko da profesional mailako Madril Hiria torneoko finala. Han ere bi zumaiar izango dira: Goikoetxeak Inza izango du atzelari, eta Lopezek Olharan izango du aurrean bikotekide. Gotzon Enbilek hirugarren posturako jokatuko du Egigurenekin, Olha eta Erkiagaren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide