Imanol Lopez zesta puntako pilotaria (Gorka Zabaleta)
Imanol Lopez zesta puntako pilotari zumaiarra Mexikon bizi da duela urtebete baino gehiagotik. Ordutik, bertan entrenatu duen arren, ez du lehiaketa ofizial batean jokatu. Bihar, ordea, lehiaketara itzuliko da Madrilen jokatuko den 'Villa de Madrid' nazioarteko txapelketa ofizialean. Lopez, Egiguren, Goikoetxea, Olharan, Enbil, Olha, Erkiaga II eta Inzarekin batera arituko da Euskal Pelota Nazioarteko Federakuntzak antolatutako txapelketan.
Bihar, ostirala, hasiko da binakako txapelketa Madrilen. 16:00etan jokatuko dituzte finalerdiak, eta bikote irabazleek larunbatean, 18:30ean jokatuko dute finala. Bikoteak eta finalerdietako gurutzaketak zozketa bidez egingo dituzte, gaur.