Donostiako Gotzainak Unai Manterola eta Mikel Aranguren izendatu ditu Pastoraltzarako bikario

Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 21a, 18:49

Zumaiarra Liturgi eta Espiritualitate Pastoraltzaren arloko bikario izango da, eta azpeitiarra, berriz, Ebanjelizatze arlokoa.

Argazkian bikario berriak, gotzaina eta elizbarrutiko kantzilerra. (Donostiako elizbarrutia) Donostiako elizbarrutian kuriaren erreforma egin du Donostiako Gotzainak. Horren baitan, Pastoraltzaren bikaritza hiru arlotan zatitu du eta bakoitzerako elizbarrutiko apaiz bana izendatu du gotzainak. Horietako bi izango dira Unai Manterola zumaiarra eta Mikel Aranguren azpeitiarra. Hirugarrena, Xabier Andonegi izango da. Gainera, Juan Mari Olaetxea izendatu du Bikario Nagusi. Unai manterola Liturgi eta Espiritualitate Pastoraltzaren arloko bikario izendatu du, eta bere eginbeharrak, besteak beste, liturgi eta sakramentu pastoraltzarako, eliz kantuen, liturgi liburuen itzulpen eta argitalpenen eta ekumernismorako elizbarrutiko zerbitzuak ematea izango da. Mikel Aranguren, berriz, Ebanjelitzatze Pastoraltza arlorako bikario izango da. Haurren katekesirako, gazteen pastoraltzarako, unibertsitate pastoraltzarako, irakaskuntzarako, bokazio pastoraltzarako, ezkontza, familia eta bizitza pastoraltzarako, eta helduen katekumenotzarako Elizbarrutiko zerbitzuak egongo dira bere esku, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide