Inaxio Manterola eta Maite Olasagasti izan dira sukaldari txapeldunak (Baleike.eus).
Olagarroa patatekin prestatu behar zuten gaur lehiaketa gastronomikoan parte hartu duten 11 taldeetako ordezkariek. Epaileen lehen bozketan berdinketa egon da bi onenen artean, baina azkenean Natur Taldearentzat izan da lehen saria. Inaxio Manterola eta Maite Olasagasti izan dira sukaldari txapeldunak. Bigarren saria Pilota Elkartearentzat izan da, eta hirugarrena arraunlari beteranoentzat.
Batel estropada
Eterna beteranoen taldea izan da azkarrena gizonen estropadan, baina oso gertu –12 ehunenekotara– izan dute gaztez (hiru mutil eta neska bat) osatutako Turbo Deun. Nesken bandera Txistorra taldearentzat izan da. Detaile modura, bandera irabazi duten bi taldeek lehen txandan egin dute arraun.