Egiguren eta Enbil Jai Alai World Tour txapelketan garaile

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 12a

Iñaki Osa Goikoetxea eta Gotzon Enbil zumaiarrek elkarren aurka jokatu zuten finala larunbatean. Goikoetxeak Ibai Erkiaga izan zuen bikote eta Enbilek Mikel Egiguren.

Argazkia: Peio Romatet Bi puntista zumaiar, Iñaki Osa Goikoetxea eta Gotzon Enbil, neurtu ziren Donostiako Balda pilotalekuan Jai Alai World Tour txapelketako finalean, larunbatean. Goikoetxeak Ibai Erkiaga lekeitiarrarekin jokatu zuen partida eta Enbilek, berriz, Mikel Egiguren donostiarrarekin. Azken horiek izan ziren garaile oso partida berdinduan. Lehen seta 15 eta 11ko emaitzarekin irabazi zuten Goikoetxeak eta Erkiagak. Bigarren seta, berriz, Egigurenek eta Enbilek irabazi zute emaitza berarekin (11-15). Txapeldunak zein izango ziren erabakitzeko bost puntutako seta jokatu zuten, eta hor Egiguren eta Enbil izan ziren garaile 2 eta 5. Horrela, Enbilek eta Egigurenek lortu zuten txapela udan Euskal Herrian jokatu den txapelketa garrantzitsuenetakoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide