Zabalik dago Helduen Eskolako matrikulazio epea

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 9a

Zarauzko Helduen Eskola (CEPA Urola Kosta HHI) CEPA Urola Kosta HHI ikastetxeak 2016-2017 ikasturterako matrikulazio epea ireki du. Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua edo Goi Mailako zikloen sarrera froga prestatu nahi dutenen pertsonentzako. Bestelako programa batzuk ere eskaintzen ditu: alfabetatze programa, hizkuntzak –euskara edo gaztelania atzerritarrentzat, ingelesa eta frantsesa–, oinarrizko informatika eta solasaldi literarioak. Izena emateko azken eguna iraila 16a izango da, eta matrikula ordutegia 10:00etatik 13:30era. Harremanetarako
  • Zarautzen: Pagoeta kalea 2 tf:943-130013
  • Zumaian: Txomin Agirre 3 tf: 943-143127
  • Azpeitia: Jose de Artetxe 2 tf:943-812203
  • Azkoitian: Elkargune Zubiaurre tf:943-850399

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide