Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostiako Keler espazioan (Ramon Maria de Lili pasealekua, 2), 19:30ean, estreinatuko da Telmo Irureta zumaiarra aktore lanetan duen La voz de Cesar film laburra. Toquecito minus izeneko bakarrizketa bat ere eskainiko du ekitaldia amaitzeko. Bien artean Rompiendo desde la provocacion izenburua duen solasaldia gidatuko du Mentxu Arrieta psikologo, aktore eta sexologoak.