Enbil eta Goiko, finalaren atarian

Baleike.Eus 2016ko irailaren 8a

Hamaika aldiz izan dira bikotekide, txapelak ere irabazi dituzte elkarrekin, baina larunbatean aurkari izango dira Jai Alai World Tourreko finalean, Donostiako Baldan 18:00etan. Finala nola ikusten duten galdetu diegu biei: "Jokoa bizitzen eta jokaldiak errematatzen saiatuko gara", aurreratu du Goikok; "Balda pilotaleku handia da eta atzean egon daiteke gure aukera", Enbilen itxaropena.

(Baleike.eus) Mikel Egiguren izango du Enbilek lagun aurrealdean; Ibai Erkiaga izango du Goikok atzean. Bi zumaiarren artean ez dago sekreturik, eta badakite lana gogotik egin beharko dutela finala irabazteko. «Egigurenek eta Enbilek bikote oso konpletoa osatzen dute; gu saiatuko gara jokoa bizitzen, jokaldiak errematatzen», aurreratu du Goikok. Enbilek ere badu bere errezeta: «Goiko tartean badago, inoiz ezin duzu zure burua faboritotzat eman. Erkiaga ere oso ondo moldatzen da finaletan, presioarekin; Balda frontoi handia da eta agian atzean egon daiteke gure aukera». Irakurri erreportaje osoa baleikeren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide