Gipuzkoako hautagaiak atzo Donostian. (EH Bildu)
Atzo aurkeztu zuen EH Bilduk irailaren 25ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako Gipuzkoako hautagaien zerrenda. Arnaldo Otegi lehendakarigaia eta Maialen Iriarte zerrendako bigarrena buru zituztela egin zuten agerraldia Donostiako Nautikoan; koalizioaren Gipuzkoako hautagaien zerrendan daude Marina Bidasoro azpeitiarra, Naiara Carvajal getariarra eta Jone Mugerza zumaiarra.
Aurkezpenean, zerrenda "anitza" osatu dutela nabarmendu zuten, "Euskal Herriko gizartea anitza den bezala", eta "herri honetan garai berriak irekitzeko baldintzak daudela" berretsi zuten, besteak beste.
Ondorengo hauek dira EH Bilduren zerrenda osatzen duten Urola Kostako bizilagunak:
18. Marina Bidasoro Arozena (Azpeitia. Zumaiako bizilaguna).
19. Naiara Carvajal Larrañaga (Getaria. Zarauzko bizilaguna).
23. Jone Mugerza Egaña (Zumaia).