Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko enpresek lehiakortasuna indartzea du helburu, eta horretarako diru-laguntza deialdia egin du. Irailaren 20an amaituko da eskaerak aurkezteko epea, eta bertan parte hartu nahi dutenek eskaerak egiteko
beharrezko informazioa eskuratu dezakete foru aldundiaren webgunean. Horretaz gain, Urola Kostako Udal Elkarteko enpresa aholkulari Eli Uzkudunek eta Aintzane Ruesgasek informazio osatua eskainiko diete deialdian interesa duten enpresei. Haiekin harremanetan jartzeko
enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi beharra dago.
Hurrengo diru-laguntza lerroak ditu deialdiak.
- Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea.
- Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasunaren jarraipena.
- Adimen lehiakorra enpresetan txertatzea eta sistematizatzea.
- Gipuzkoako enpresa ehuna txertatzeko eta sistematizatzeko elkarlana.
Nahi izanez gero, informazio osatua eskuragarri dago Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.