'Game of Thrones' telesailerako lan-poltsan izena emateko ilara. (Baleike)
Oxfordeko atetik beheko estankorainoko ilara osatu da gaur goizean, Game of Thrones telesaileko lan-poltsan izena eman nahi izan duten dozenaka lagunekin. Izena eman duten sei lagunekin hitz egin du Baleikek. Deialdia eskualdekoentzat izan den arren, kanpokoak aurkitu ditu gehienak: Madril, Asturias, Galizia, Bilbo...
Cristel eta Lucia Madrildik etorri dira telesaileko Game of Thrones lan-poltsan izena ematera. Oxford aretoaren atean garbi jartzen du eskualdekoentzat dela deialdia, baina hori beraientzat ez da eragozpena izan 8:30erako ilararen buruan egoteko. Atrezzo lanetarako eman dute izena. «Horretarako ikasi dugu eta lanpostu bat lortzeko horrelako erokeriak egin behar dira», azaldu du Cristelek. Lan esperientziaren bila datoz, baina aitortu dute telesailaren jarraitzaile sutsuak direla. «Hasieratik jarraitzen dugu; gainera, bertan lan egiteko aukera sortzen bazaigu, esperientzia ederra izango da Game of Thronesen lan egitea».
Jarraitu irakurtzen, hemen.