Pello Osorok eta Mireia Arrillagak irabazi dute Zumaiako Triatloia

baleike.eus Aktualitatea. 2016ko irailaren 3a

Gaur arratsaldean jokatu da triatloiaren festa

Triatloiaren festa izan da gaur arratsaldean Zumaian. Bazkalondoan haurrekin hasi eta proba nagusiarekin ia iluntzera arte, gozatu ederra hartzeko aukera izan dute kirolzaleek. Esprint distantziako Zumaiako Triatloia, eguneko proba garrantzitsuena, 18:00etan hasi da. Arranplatik abiatu dira, emakumeak aurrena eta mutilak ondoren hamar minutu tartea utzita, 750 metro igeri egin eta Moilaberrian lehorreratzeko. Hori izan dute lehen lana, eta jadanik lehen tarteak ireki dira triatloilarien artean. Bizikleta hartu eta 20 kilometroko buelta egin dute jarraian, Iraeta aldera. Lehen postuak erabaki samar gelditu dira bueltatu direnerako, baina ordena zehaztea falta. Korrikako bost kilometroko saioan Pello Osoro nagusitu da gizonen artean, Jon Unanue eta Urko Erranen aurretik. Emakumeen artean, lehia estua izan da azken metrora arte. Mireia Arrillaga iritsi da lehena helmugara, bi segundora sartu da Irati Samaniego eta atzerapen handirik gabe Eider Estibariz. Informazio gehiago Baleike.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide