Lana bilatzeko tailerrak eskainiko ditu udal elkarteko enplegu zentroak

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 2a

Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroa. (Urola Kostako Udal Elkartea) Urola Kostako Udal Elkarteak lana bilatzeko prozesuan garrantzitsuak izan daitezkeen baliabideak eskaini nahi dizkie eskualdeko langabetuei, eta irailerako eta urrirako tailerrak antolatu dituzte hainbat gai jorratzeko. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan emango dituzte, goizez, 09:30etik 12:30era. Tailerrak doan izango dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduko ditu. Izena emateko bidea Tailerren batean parte hartu nahi dutenek udal elkartearen egoitzan bertan, 943-89 08 08 telefono zenbakira deituta edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzita eman dezakete izena. Eskaintza - Genero berdintasuna:amatasuna/aitatasuna eta lana. Irailaren 16an, gaztelaniaz. - Lan bilaketa planifikatu eta antolatu. Irailaren 23an, gaztelaniaz. - Enpleguaren webguneak. Irailaren 30ean, euskaraz. - Konpetentzien bidez elkarrizketa. Urriaren 14an, gaztelaniaz. - Gazteentzako lan plana, Gazte Berme Sistema. Urriaren 28an, euskaraz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide