Orioko trainerua sailkatze proba jokatu aurretik. (Egilea: @Kepairibar)
Orioko traineruak datozen bi igandetan Donostiako Estropada jokatuko du, Hondarribia, Urdaibai, San Juan, Zierbena, Kaiku eta Tiranekin batera. Emakumezkoen estropada jokatu eta gero, gizonezkoen lehia abiatu dute Donostiako Badian. 24 traineruk parte hartu dute lehian, eta 3 itsas miliako ibilbidea osatu behar izan dute ontziek. Hondarribia izan da azkarrena (19:54,80), eta bigarren denborarik onena egin du Oriok, ibilbidea Hondarribia baino 10 segundu eta 18 ehuneneko gehiagotan osatuta.
Eskualdeko lau taldek parte hartu dute gizonezkoen sailkatze proban. Orio izan da bigarren, 13. egin du Zumaiak, 14. iritsi da Getaria eta 23. Zarautz.
SAILKAPENA
1.- Hondarribia 19:54,80
2.- Orio 20:04,98
3.- Urdaibai 20:05,58
4.- San Juan 20:09,16
5.- Zierbena 20:14,38
6.- Kaiku 20:18,24
7.- Tiran 20:19,46
8.- Astillero 20:24,68
9.- San Pedro 20:30,30
10.- Cabo 20:37,16
11.- Ondarroa 20:42,20
12.- Portugalete 20:45,9
13.- Zumaia 20:49,96
14.- Getaria 20:54,32
15.- Ares 20:58,10
16.- Lekittarra 20:59,12
17.- Pedreña 20:59,12
18.- Deusto 20:59,56
19.- Samartolameu 21:04,46
20.- Puebla 21:05,62
21.- Oiartzun 21:34,32
22.- Hibaika 21:52,38
23.- Zarautz 21:54,58
24.- Castropol 22:07,40