Aurkeztu du EAJk Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako Gipuzkoako hautagai-zerrenda

Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 1a, 18:33

Zumaiako Arantza Tapia eta Montse Atxega, Azpeitiko Nerea Alday eta Xanti Gurrutxaga, eta Zestoako Garikoitz Mendizabal daude hautagaien artean.

EAJko hautagaiak gaur Donostian. (EAJ) EAJk Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako Gipuzkoako hautagaien zerrenda aurkeztu du, gaur, Donostiako Haizearen Orrazian. Bertan, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak EAJko hautagaien artean osagarriak diren "eskarmentua eta berrikuntza” goraipatu ditu eta "proiektuak, ideiak, baina beste gauza guztien gainetik, pertsonak" nabarmendu ditu. Joseba Egibar GBBko presidenteak, berriz, hautagai-zerrenda "abertzalea" dela aipatu du; "Gipuzkoako euskaldunak gara" azpimarratu du. Ondorengoak dira EAJren zerrenda osatzen duten Urola Kostako hautagaiak:
3. Arantza Tapia (Zumaia). 16. Nerea Alday (Azpeitia). 21. Garikoitz Mendizabal (Zestoa). Ordezkoetan, Montse Atxega (Zumaia). Ordezkoetan, Xanti Gurrutxaga (Azpeitia).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide