Orioko emakumezkoen trainerua Donostiako Estropadako sailkatze proba jokatzeko uretara ateratzen. (Egilea: @Karkaraeus)
Gaur 17:30ean abiatu dute Emakumezkoen Donostiako Estropadaren sailkatze estropada. Denera 10 arraun taldek parte hartu dute lehian, eta horietatik zazpi azkarrenek lortu dute irailaren 4an eta 11n Kontxako Bandera jokatzeko txartela, tartean dira Orio eta Getaria-Zarautz traineruak.
Hibaikak egin du gaur denborarik onena 1’5 itsas miliako ibilbidea 11:22,03 denboran osatuta. Bigarren izan da San Juan (11:24,98) eta hirugarren Orioko trainerua, 11:35:68 denbora eginda. Getaria-Zarautz bosgarren izan da, eta Hibaikak baino 37 denbora gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko.
SAILKAPENA
1.- Hibaika 11:22,03
2.- San Juan 11:24,98
3.- Orio 11:35:68
4.- Cabo 11:38:28
5.- Zarautz 11:46,68
6.- Hernani 11:59,58
7.- Deusto 12:05,78
8.- Hondarribia 12:27,28
9.- Cabanal Ferrol 12:50,66
10.- Colindres 13:15,20