"GUtik ZURA" ekoizpenaren aurkezpena Tabakaleran. (GUtik ZURA)
Euskal zinemari eskainitako
Zinemira sailean inoiz baino euskal ekoizpen gehiago izango dira 64. Donostia Zinemaldia edizioan; hamazazpi produkzio hain zuzen ere. Zortzi izango dira, ordea, Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko asmotan lehiatuko direnak. Horietako bat izango da Jon Maiak gidatutako
GUtik ZURA filma.
GUtik ZURA Mari Jose Barriolaren lehen ikus entzunezko proiektua da. Zurean aditua, nekazaritzako ingeniari teknikoak antzinarotik gaurdainoko ibilbide batean eramango gaitu, material horren, basoaren eta gizakiaren arteko harremanaren bitartez. Jon Maia eta Juantxo Sardónek gidatutako filma da.