Gaur arratsaldean jokatuko da Donostiako Estropadaren sailkatze proba

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 1a

Iazko sailkatze estropada aurreko irudia. (Argazkia: Estitxu Zabala/Irutxuloko Hitza) Gaur jokatuko da Kontxako Banderaren sailkatze estropada. Erlojuaren aurkako proba izango da, eta parte-hartzaileak banan banan aterako dira. 17:30ean hasiko da emakumezkoen norgehiagoka; emakumeek 1’5 itsas miliako ibilbidea egin beharko dute, ziaboga bakarrarekin. 10 ontzik parte hartuko dute proban, besteak beste Oriok eta Getaria-Zarautz traineruek. 18:00etatik aurrera, gizonezkoen txanda izango da. Horiek 3 itsas miliako bidea izango dute, ziaboga bakarrarekin. 24 ontzi izango dira lehian, eta horietatik zazpi azkarrenek eskuratuko dute irailaren 4an eta 11n Donostiako Estropada jokatzeko txartela. Eskualdetik Zumaiak, Oriok, Zarautzek eta Getariak jokatuko dute sailkatze proba. ONTZIEN IRTEERA ORDENA Emakumezkoak 1.- Hondarribia 2.- Colindres 3.- Hernani 4.- Deusto 5.- Cabana Ferrol 6.- San Juan 7.- Hibaika 8.- Getaria-Zarautz 9.- Orio 10.- Cabo Gizonezkoak 1.- Cabo 2.- Zumaia 3.- Kaiku 4.- San Pedro 5.- Portugalete 6.- San Juan 7.- Orio 8.- Tiran 9.- Hondarribia 10.- Urdaibai 11.- Astillero 12.- Zierbena 13.- Ondarroa 14.- Puebla 15.- Zarautz 16.- Ares 17.- Lekittarra 18.- Getaria 19.- Oiartzun 20.- Samartolameu 21.- Hibaika 22.- Deusto-Bibao 23.- Castropol 24.- Pedreña  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide