(Argazkia: San Miguel Liga)
Gaur Portugaleten izan dute hitzordua San Miguel Ligako arraunlariek. Urdaibai nagusitu da (19:20,22), eta San Miguel Ligako lidergoa eskuratu du, Hondarribiari bi puntu ateraz sailkapen orokorrean. Bestalde, Urdaibaiko patroiak, Gorka Aranberri zarauztarrak Patroi Onenaren CaixaBank Sariaren lidergoa berreskuratu du.
Oriotarrak (19:27,68) izan dira bigarrenak, zazpi segundura. Hondarribia izan da hirugarrena, 19:29,96 denborarekin.
Zierbena eta San Pedrorekin batera, agur esan dio Zumaiak San Miguel Ligako aurtengo edizioari. 20:15,70 denbora eginda, hamaikagarrena izan da Telmo Deun, eta automatikoki KAE 1 mailara jaitsi da.
Atzo ere Portugaleten jokatu zuten estropada. San Miguel Ligako hamaseigarren jardunaldian ere Urdaibai nagusitu zen (19:26,32), sailkapen orokorrean Hondarribiarekin berdintzea lortuz. Bi segundura heldu zen Hondarribia (19:28,92) eta 30 segundura Kaiku (19:57,20). Orio izan zen laugarrena (20:02,46), eta Zumaia hamabigarrena (20:56,18).