Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Futbol Taldeak kadete mailako mutilen futbol triangularra antolatu du. Real Sociedadek, Osasunak eta Zumaiako berak jokatuko dute, bihar, abuztuaren 26an, Aita Mari futbol zelaian.
Hiru partidaz osatuko txapelketan; partida bakoitzak 40 minutuko iraupena izango du.
18:00etan, Real Sociedad - Osasuna.
18:45ean, Zumaiako - Osasuna
19:30ean, Zumaiako - Real Sociedad
Bazkideek eta haurrek sarrera doan izango dute; 18 urte baino gehiago dutenentzat sarrerak 3 euro balioko du.