Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira datorren irailaren 25ean, eta 11 alderdi politiko eta koalizio aurkeztu dira Gipuzkoako zerrendetan. Haietatik sei taldetan daude Urola Kostako hautagaiak; hamazazpi zerrendakide, hain zuzen. Bost EAJko zerrendan, Lau EH Bildurenetan, hiruna PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen proposamenetan eta bana Libertate Nafarraren eta PPren zerrendetan. Haietatik bi lehendakarigai moduan aurkeztu dira: batetik, Pili Zabala Zarauzko bizilaguna, Elkarrekin Podemos koaliziotik; eta, bestetik, Ibon Arrieta azkoitiarra, Libertate Nafarra alderditik.
Honakoak dira Gipuzkoako zerrendetako Urola Kostako hautagaiak:
EAJ
3. Arantza Tapia (Zumaiako bizilaguna).
16. Nerea Alday (Azpeitia).
21. Garikoitz Mendizabal (Zestoa).
Ordezkoetan, Montse Atxega (Zumaia).
Ordezkoetan, Xanti Gurrutxaga (Azpeitiko bizilaguna).
EH Bildu
18. Marina Bidasoro Arozena (Azpeitia. Zumaiako bizilaguna).
19. Naiara Carvajal Larrañaga (Getaria. Zarauzko bizilaguna).
23. Jone Mugerza Egaña (Zumaia).
Ordezkoetan, Garazi Mugertza (Zarautz).
Elkarrekin Podemos
1. Maria Pilar Zabala (Zarauzko bizilaguna).
20. Angel Garcia (Equo. Zarauzko bizilaguna).
Ordezkoetan, Ubaldo Ortiz (Ezker Anitza. Zarautz).
PSE-EE
5. Patxi Elola (Zarautz).
21. Ana Priede (Orio).
23. Janire Igoa (Azkoitia).
PP
25. Maria Pilar Elias (Azkoitia).
Libertate Nafarra
1. Ibon Arrieta (Azkoitia).
Zerrendak osorik ikus ditzakezue
Eusko Jaurlaritzaren webgunean.