San Bartolome eguna ospatuz hasi dituzte gaur Oikiako jaiak

Baleike.Eus 2016ko abuztuaren 24a

San Bartolome eguna ospatzen ari dira gaur Oikian eta ospakizun honekin hasiko dituzte auzoko/herriko jaiak. Aurten, gainera, mozorro eguna izango dute. Ostiralean izango da eta aurtengo honetan zinea izango dute hizpide oikiarrek.
Aurreko urtetan bezala, larunbatean, abuztuaren 27an, Oikiarako joan-etorrietarako autobusak jarriko ditu Zumaiako Udalak. Patxita Etxezarreta kalean, Kabi taberna aurrean, hartuko dira busak. Oikiara joateko 18:00etan eta 22:00etan izango dira busak; Oikiatik itzultzeko 21:30ean eta 04:00etan hartuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide